‘El lenguaje de los bosques’ liburua argitararu eta horren berri eman du idazle arraioztarrak Bertizen martxoaren 25ean
Martxoaren 25ean, Hasier Larretxea idazleak El lenguaje de los bosques bere azken liburua aurkeztu zuen. Horretarako lagun izan zituen Patxi Larretxea aita eta Rosario Gortari ama, herri-kirol erakustaldi batekin. Nazioarteko Basoen Eguna ospatu zuten martxoaren 21ean eta horren harira, Bertizko Natur Parkean ekitaldiak egin zituzten martxoko hondarreko asteburuan. Tartean, Larretxearen liburuaren aurkezpena.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.