Narbarteko gaztetxoek zuhaitzak landatu dituzte herriko Meate mendian

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 2a, 15:32
Meate mendian egin zuten landaketa

Joan den igandean, otsailaren 24an, Narbarteko gaztetxoek herriko Meate mendian zuhaitzak landatu zituzten. Azken urteotan herrian egin diren ustiapenak direla eta, herriko haurrei zuhaitzak landatuz, naturarekin bat egiteko aukera eskaini nahi izan zaie. 11:00etan bildu ziren herriko plazan eta autoz goititu ziren. Eguraldi eguzkitsua lagun, goiz ederra pasa dutela kontatu digute. Ekitaldiari bukaera ederra eman zieten, gurasoekin batera Legasako ostatuan bazkalduz.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun