Juanto Apezetxeak 2015eko azaroan hartu zuen taldea eta Asobal ligako goitiko postuetara eraman du. Honela, Asobal ligan bosgarren postua eskuratu izana, kopako finalerdietara ailegatzea eta EHF Cup konpetiziorako sailkatzea azpimarratu dute saria ematerakoan.
Bertze sariak
Emakumezkoen kirol talderik onena La Unira errugbi talea izan da eta gizonezkoen talderik onena, areto-futboleko CA Osasuna-Magna izan da. Kirol zerbitzurik onena Zizur Nagusiko Kirol Zerbitzua izan da eta federaziorik onena Nafarroako Mendi eta Eskalada Federazioa. Klubarik onena Zangozako CD Cantolagua izendatu dute, enpresa babesle onena Helvetia Seguros eta kirol proiektu berritzaile onena, Nafarroako Ur-azpiko Jarduera Federazioak egin duen urpekaritza egokitu proiektua.
Bertze aldetik, parte-hartzea sustatzeko, kirol balioen saria jendeak bozka dezake otsailaren 7ra bitarte Kirol eta Gaztediaren Institutuaren webgunean.