'Pinturan barrena paseatzen' talde-erakusketa Bertizen ikusgai, abenduaren 7ra bitarte

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 24a, 07:02
Talde-erakusketako partaide batzuk. Ezkerretik hasiz, Martin Bejino, Patxi Arregui, Imanol Luzuriaga, Mari Carmen Barrenetxe, Diana Iniesta, Gurutze Azkárate, Matilde Manterola, Pilar González, Juan José Martínez eta Pedro Bañares

Diana Iniestaren gidaritzapean, hemezortzi lagunek eginiko oleo eta collage lanak ikusgai dira Bertizen, abenduaren 7ra bitarte. Egunero irekitzen da 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:30era.

 

'Pinturan barrena paseatzen' talde-erakusketan bilduriko lanak, azken zortzi urteetan Diana Iniestaren klaseetan hemezortzi ikaslek eginiko lan batzuk dira. Zehazki, oleo eta collage pintura dute ardatz eta erakusketa askotariko estilo, gai, formatu eta bitartekoez hornitua eta koloreztatua dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun