Turismo establezimenduetako polizia-fitxa betetzeko APP berritzailea aurkeztu du Baztan-Bidasoa Turismoak

Ttipi-Ttapa 2017ko aza. 7a, 15:31

Esteban Fernandez de Las Heras egilea eta Garziabaita landetxeko Loli Sanchez, aplikazioaren erabilera erakusten.

Mugikor bidez, bezeroaren Nortasun Agiriko datuak irakurtzen ditu ‘Aloha2’ aplikazioak 

Enpresa batek APP bat sortu du turismo establezimenduetan bezeroak etortzen direnean bete beharreko polizia-fitxaren tramitea errazteko. Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak ‘Aloha2’ APP berritzaile honen aurkezpena egin du azaroaren 7an elkartearen egoitzan.

Bilerara Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko kide ugari agertu dira, informazioa jasotze aldera. Fitxa poliziala betetzeko aplikazioa da Aloha2. Mugikor bidez, bezeroaren Nortasun Agiriko datuak irakurtzen ditu. Irakurri, sinatu eta zuzenean ordenagailura eta poliziarenera iristen dira datuak.

Lana errazten die establezimenduko nagusiei, izan ere, orain arte, bezero bat heltzen den aldioro fitxa bete behar dute. Orain arte eskuz betetzen zuten, eta gero datuak ordenagailera pasatu behar zituzten. Aplikazio honi esker urrats horiek batean egiten dira. Android mugikorrendako balio du aplikazioak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun