Urriaren 28an, Ameli ipuin-kontalaria izanen da Legasako eskolan: larunbatean 11:00etan, 3 eta 6 urte bitarteko haurrentzat eta 12:30ean, 7 urtetik goitikoentzat.
Ameli ipuin kontalaria herriz herri, ipuinak ametsekin josten aritzen den neska gaztea da. Baloreetan oinarrituz, hau da, hezkidetza, parekidetasuna, laguntasuna... ipuinak bidelagun dituelarik, entzulea fantasiazko mundu batera murgildu nahi du, izarren artean kulunkatuz. Horretarako gehien gustatzen zaizkion baliabideak erabiltzen ditu, bertsoak, kantuak, interpretazioa eta bizi poza.