Bisita gidatu bat egingo da mikrobusean Aizkolegiko gainera doan pistatik. Ibilbideak bi ordu iraunen du, gutti goiti beheiti. Bertan hurrengo gaiak jorratuko dira: Bertizko Jaurerriko historia, Pedro Ciga eta Dorotea Fernandezek Nafarroako Gobernuari utzitako ondarea, 1984. urtean Bertizko Jaurerria Nafarroako lehenbiziko Natur Parkea izendatzea eragin zuten 2052 hektareako baso atlantikoaren balio ekologikoak, etab. Bisita Aizkolegiko Jauregian bukatuko da.
Kontserbazio egoera eskasa dela eta, Jauregia soilik kanpotik bisitatuko da. Gaina izugarrizko behatokia da, Bidasoako zonaldea eta euskal-frantziar kostaldea ikusteko leku paregabea. Lekuak mugatuak dira (bidai bakoitzean 21 leku eta 11 bete beharko dira bidaia egiteko) eta taldea bete arte, aldez aurretik izena ematea derrigorrezkoa da (5 euro ordainduta), 948 592121 telefonoan edo cinberti@navarra.es helbide elektronikoan. Erreserba dei-ordenaren arabera eginen da.
Ordutegiak
- 10:00etatik12:00etara
- 12:30etik 14:30era
- 16:00etatik 18:00etara