Pertsonak gaitzea eta gizarteari duen balioa ematea bilatzen du planak. Horretarako, aurreikusten diren neurrien artean, asko eta asko, zalantzarik gabe, interesgarriak dira eskualde honetako eragile instituzional, ekonomiko eta sozialentzat.
Planak, besteak beste, ondoko gai hauek proposatzen ditu:
• Heziketa ziklo, ikastaro eta espezialitate berriak abian jartzea, eskualde bakoitzean eta sektore ekonomikoetan dauden beharren arabera.
• Prestakuntza-curriculumak eguneratzea LHko zikloetan eta enplegurako prestakuntzako ikastaroetan.
• Irakasleen lankidetza espezializatua hobetzea eskualdeko enpresetako lan-adituekin.
• Proiektu zehatzak sustatzea eskualdeko heziketa-ikastetxeen eta enpresen artean.
• Berariazko prestakuntza arintzea, eskualdeko enpresek eskatuta.
• Enpresetako prestakuntza praktikak sustatzea eta malgutzea.
Plan osoa web orri honetan kontsulta daiteke eta nahi beste ekarpen egin, azaroaren 30era bitartean: