Saldiasko 13 urteko gazte bat hil da traktoreak harrapatuta

Ttipi-Ttapa 2017ko ira. 5a, 08:19

Astelehen iluntzean gertatu zen ezbeharra, Saldiasko Sunbilleneko parajean. Larrialdi zerbitzuek 20:12an jaso zuten telefono deia eta inguruko mediku, suhiltzaile, anbulatzia eta foruzainak bertaratu ziren arren, ezer gutxi egin ahal izan zuten. Hamahiru urteko gazteak, traktoreak harrapatuta, momentuan bertan galdu zuen bizia. Istripuaren nondik norakoak ikertzen ari da Foruzaingoa. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun