Ortzegunetik astelehenera arte besta giroa nagusituko da Legasan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2017ko abu. 22a, 09:35

Kirolak ere izanen du bere tokia Legasako bestetan.

Suziria bota eta besta lehertzear da Legasan. Abuztuaren 24tik 28ra ospatuko dituzte herriko bestak eta urtero bezalaxe: kirola, musika, dantzak... ez dira faltako. Abuztuko hondarreko egunak giro ederrean pasatzeko proposamena egin dute.

ABUZTUAK 24, ortzeguna

16:00  Haur jokoak. 20:00  Herriko Etxetik suziria bestei hasiera emateko eta ondotik danborrada eta buruhaundiak kalean zehar ibiliko dira. 21:00 Zopak Ka­ttalin ostatuan. 01:00-04:00 Tirry&Teri.

 

ABUZTUAK 25, ortziralea

09:00 Aurora. Ondotik gosaria plazan. 11:00 Haurrendako betiko jokoak. 17:30 Trikitixa emanaldia. 19:00 Gazte jokoak eta ondotik buruhaundiak. 20:00-22:00 Oharkabe. 21:30 Zezensuzkoa. 22:00 Kerren afaria plazan. Gauean musika Oharkaberen eskutik.

ABUZTUAK 26, larunbata

09:30  Argi soinuak. 11:00  Puzgarriak eta haurrendako tailerrak plazan. 14:00  ­Zikiro jatea. Ondoren Dj Julen. Gauean dantzaldia Trikidantzen eskutik.

 

ABUZTUAK 27, igandea

09:30  Argi soinuak. 11:00 Pilota partidak. 17:00 Zehaztu gabeko ekintza. 19:00 Talo jatea. 20:00 Mariatxiak. 21:30 Zezensuzkoa. 

 

ABUZTUAK 28, astelehena

09:30  Argi soinuak. 11:00  Meza nagusia. Ondotik  Herriko haurrek dantza emanaldia eskainiko dute herriko plazan eta ­luntxa izanen da herriko elkartean. 18:00 Mus txapelketa. 19:00-20:00 Hauspolariak.  21:30 Zezensuzkoa.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun