Narbarteko bestak abuztuaren 18tik 23ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2017ko abu. 17a, 07:01

Herriko dantzariek bere saioa eskainiko dute igandeko meza ondotik.

Ortzirale eguerdian botako den txupinazoa baino lehen haur jokoak eta gazteen gosaria ere izanen dituzte

Narbarteko San Felipe bestak abuztuaren 18tik 23ra ospatuko dituzte. Ortzirale eguerdian botako den txupinazoaren aitzinetik zenbait ekitaldi izanen dituzte eta zer erranik ez, ondoko bortz egunetan.

 

ABUZTUAK 18, ortziralea

10:00 Haur jokoak. 11:30 Gazteen gosaria eta ondoren etxez etxe Ainhoa eta Olaia trikitilariekin. 12:00 Txupinazoa eta ezkil jotzea bestei hasiera emateko. 16:30 Urezko jokoak haurrendako. 17:30 Txokolate jana. 21:00 Zopak herriko ostatuan. 00:00 Dantzaldia Oharkabe taldearekin.

 

ABUZTUAK 19, larunbata

14:00 Gazte bazkaria eta ondoren herrian barna buelta Igande txarangarekin. 19:00 Dj Palirekin dantzaldia. 20:00 Tortilla lehiaketa eta afaria plazan. 23:00 Kontzertua Akerbeltz taldearekin. 03:00 Gaupasa Dj Palirekin.

 

ABUZTUAK 20, igandea

11:00 Meza. Ondoren herriko dantzarien erakustaldia plazan eta luntxa dantzariendako eta musikariendako. 18:00 Herritarren arteko herri kirol desafioa. Segidan ­Chuchin Ibañez.

 

ABUZTUAK 21, astelehena

09:30 Gosaria Bagordin eta plater tiroketa. Goiz eta arratsaldez Jokulandia. 13:30 Haur eta gurasoen bazkaria. 16:00 Mus eta partxis txapelketa. 21:00 Kantu zaharren afaria Salaberriren eskutik.

 

ABUZTUAK 22, asteartea

Goizean piragua jeitsiera. 15:00-18:30 Bertiz Abentura Park Zuhaitzetan.

 

ABUZTUAK 23, asteazkena

08:00 Aurorak. 11:00 Meza nagusia San Felipe Benizioren omenez. Ondotik luntxa. 14:00 Herri bazkaria bertsolariekin. Arratsaldez eta gauez musika Agerralderekin. Ordu txikitan Gaixoa ni, herri-kalejirarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun