18 eta 30 urte arteko gazteak ari dira programa honetan, Espainiako komunitate ezberdinetakoak (Extremadura, Kanariar Uharteak, Madril, Andaluzia eta Valentziar Komunitatea), baita bertze herrialdetakoak ere (Serbia, Errusia eta Taiwan). Uztailaren 31n hasi ziren eta abuztuaren 13ra bitarte ariko dira lanean. Baina lanaz gain, Bertizko Natur Parkeko basoa bisitatzeko aukera ere izaten dute arratsaldetan eta asteburuetan, Bidasoaldeko gastronomia, kultura eta ohiturak ezagutzeko bertze jarduera osagarrien artean.
Natur Parkeko mantenimenduko langileek gidatzen dituzte lanak, Kirol eta Gaztediaren Institutuak kontratatutako hiru monitorerekin batera. Gazteek Natur Parkaren barrenean dagoen Zabala etxean hartzen dute ostatu.