Iazko bisitez gain (Etxalarko herria, Usategiak, Kontrabandoa, Baztan Tours, Irrisarri Land, Urdazubiko errota, Lezeak, Museoa…), bisita berriak biltzen ditu eskuorriak; bertzeak bertze, Baztan Trilogia, Urdazubiko lezeetatik errotara bisita, eta Zugarramurdiko Pottoka urdinaren ibibidea, Xorroxingo ur-jauziaren ibilbidea eta Bertizko Parkeko Iturburura ibilbidea. Azken hiru hauek, Nafarroako Gobernuaren “Bideak ehutzen” ekimenaren baitan kokatzen dira. 30 GR ibilbide aukeratu ditu foru Gobernuak lurralde osoan eta horietako 3 Baztan-Bidasoan daude, Patxiku Irisarrik, Mikel Albisuk eta Gervasio de Cesarek aurkezpenean aipatu dutenez.
Bisita Gidatuen eskuorrian, bisita bakoitzaren ordutegia, prezioa, erreserba telefonoa eta baldintzak zehaztuta agertzen dira.
Bezeroei harrera hoberena ematea da Baztan-Bidasoa Turismoaren erronketako bat, hortaz, Baztan-Bidasoa Turismoako establezimenduetan dauden bisitarientzat deskontu bereziak aurreikusi dituzte. Beherapenetaz baliatu ahal izateko, bezeroek ostatu hartu duten establezimenduan zigilatu beharko dute eskuorria.
Eskuorria doakoa da, eta Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoko establezimendu guzietan egonen da eskuragarri.
Eskaintza paperean ez ezik, sarean ere aurkitu ahalko du bisitariak, izan ere eskuorri berriarekin batera, web orria eguneratu (www.baztan-bidasoa.com) eta bertan atal berezia sortu du Baztan-Bidasoa Turismoak. Atal berria “Esperientziak” du izena eta bertan sakatuta, bisita bakoitzaren nondik-norakoak ezagutu daitezke.