erran.eus

Parke akrobatikoetan operadore ikastaroa eskainiko dute Bertiz Abentura Park-en

  Gizartea  Bertizarana  Narbarte

Apirilaren 17tik 21era eginen den ikastarorako martxoaren 30a bitarte eman daiteke izena 

AEPA (Espainiako Abentura Parke elkarteak) eta BKZ Nafarroa Abentura enpresak, Erreskatean monitore Espezialista (MER) ikastaroa antolatu dute. Ikastaroa Narbarten berritu den Bertiz Abentura Parken burutuko da.

Parke akrobatikoetan operadore ikastaroa eskainiko dute Bertiz Abentura Park-en
Abentura parketan lan egin ahal izateko ziurtagiria lortuko dute ikastaroan parte hartzen dutenek. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

Ikastaroa apirilaren 17tik 21era burutuko da eta 40 orduko iraupena izanen du (teoriko-praktikoa). AEPA-K ikastaroa gainditzen duten ikasleei ziurtagiri bat emango die, Abentura parketan lan egin ahal izateko.

Gaur egun, estatu espainiarrean Abentura parketan lan egin ahal izateko dagoen ziurtagiri bakarra da. Datozen urtetan Nafarroan hezkuntza formal gisa sartuko dela espero da.

Martxoaren 30an amaituko da izena emateko epea, ikastaroaren prezioa 450 eurokoa da eta plazak mugatuak dira (gehienez 20 pertsona).

Argibide gehiago: 609461741 edo bkz@navarraaventura.com

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa