Otsailaren 22, asteazkena
• 16:00 herriko plazatik abiatuko dira herriko haur eta gurasoak baserrietan barna mozorroturik herriko musikariekin.
• Ondoren txokolatada plazan denendako.
Otsailaren 23, Ortzegun Gizen eguna
• 10:00 Eskolan elkartuko dira mozorroturik eta herriko etxeetan ibiliko dira akordeolariekin herria alaituz.
• 13:00 bazkaria.
• 16:00 haurrentzako jokoak (oilar harrapaketa....). Ondoren berendua denentzat.
Otsailaren 24a, ortziralea
• 21:00 Herriko afaria mozorroturik. Tartean mozorrorik onenen sari banaketa ere eginen dute.
• Ordu txikiak arte DJ Txingudiren eskutik dantzaldia.
Otsailaren 25a, larunbata
• 11:00 Gosaldu ondoren etxez-etxe ibiliko dira Itxaso eta Irune trikitilariekin alaituz herria.
• Ilunabarrean saskien zozketa eginen da. Zorte on denei.
Herritar guztiak animatu nahi dituzte inauterietan parte hartzera, «giro ederrean pasako ditugu aurten ere».