Mari Domingi Narbartera bisitan dator abenduaren 17an

Ttipi-Ttapa 2016ko abenduaren 16a

Mari Domingik Narbarteko haurren eskariak bilduko ditu larunbat arratsaldean.

Olentzerorentzako eskutitzak bilduko ditu larunbatean 16:00etatik aitzinera

Eguberrietan urtero bezala Mari Domingi eta Olentzeroren bisita izanen dituzte Narbarten. Mari Domingi etorriko da gutunen bila abenduaren 17an, Olentzerorentzako eskutitzak biltzeko mandatuarekin. 

 

Larunbatean 16:00etan Herriko plazan elkartuko dira Mari Domingiri eskutitza ematera joateko, herriko akordeolariekin. 17:30 aldera herriko umeek dantza erakustaldia eginen dute plazan eta ondoren Zubietako talogileak izango dira.

Olentzerok gutunak irakurri ondoren, abenduaren 24an Narbartera etorriko da herritarrekin egotera. 15:30ean herriko plazatik bertako musikarien eskutik aterako dira bere bila, ondoren herrian barna itzuli bat egiteko. Arratsaldeari amaiera emateko herriko plazan merendua eginen da, bertan Arotzenea Guraso Elkarteko boletoen zozketa izanen da eta Olentzero agurtuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun