San Andres besta txikiak ospatuko dituzte Narbarten

Ttipi-Ttapa 2016ko azaroaren 25a

Herri bazkaria eginen dute larunbatean Narbarteko Herriko Ostatuan.

Azaroaren 26an eta 30ean eginen dituzte ekitaldiak

Aurten ere San Andresak ospatuko dituzte Narbarten, duela urte aunitzeko ohiturari jarraituz. Azaroaren 26an, larunbatean, eginen dute ospakizuna eta adin guztietako jendearentzat ekintzak prestatu dituzte. Azaroaren 30ean, San Andres egunean ere meza eta txokolatada izanen dute.

 

AZAROAREN 26A, LARUNBATA

11:00 Ipun kontararia AMONAREN ISTORIAK herriko zentro zibikoan

13:30 Etxalarko trikitilariekin herrian barna kalejira eginen dugu.

14:00 Herri bazkaria herriko ostatuan.

17:00-00:00 Dantzaldia Irune eta Itxaso trikitilarien eskutik.

21:30 Afaria bokatak herriko ostatuan.

 

AZAROAREN 30A, ASTEAZKENA

11:00 Meza nagusia San Andresen ohorean, ondoren luntxa

16:30 Herriko zentro zibikoan txokolatada denentzako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun