Bertizko parke naturalak ate irekien jardunaldia eginen du igandean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2016ko irailaren 14a

Egun osoan, Baztan-Bidasoaldeko artisautza eta nekazaritzako elikagaien feria ere eginen da.

Bertizen lehenengo landare azoka ere eginen dute 

Bertizko Jaurerria Parke Naturalak ate irekiko jardunaldia antolatu du datorren iganderako, irailaren 18rako. Babesturako gune horrekin gozatu ahalko da, jolas- eta kirol-jarduera ugaritan parte hartu ahalko da, bai eta inguruko nekazaritzako elikagaien eta eskulangintzako eskaintza ezagutu ere. Lehen aldiz, Landare Azoka ere eginen dute.

 

Jardunaldia 10:30ean hasi eta 19:30ean bukatuko da, eta bertan Baztan-Bidasoaldeko talde eta erakundeek laguntzen dute. Programaren barnean sartzen dira bisita gidatuak, margo saioa eta erakusketa, abilezi jolasak, hosto eta lore idorren tailerra, kantu emanaldia eta bertze hainbat ekitaldi.

 

Igandeko egitaraua

10:30ean Ate Irekien Jardunaldiaren hasiera.

10:30ean ‘Naturaren aurkikuntza bisita gidatua, Mirame! Navarra al natural taldearen eskutik.

11:00etan lorategi historiko-artistikotik eta Bertizko jauregitik bisita gidatua.

11:00etatik 12:00etara egurrez egindako jostailuekin trebakuntza eta abilezi jolasak.

12:00etan lorategi historiko-artistikotik eta Bertizko jauregitik bisita gidatua.

12:30etik 13:30era hosto eta lore idorren tailerra, Dekolore taldearen eskutik.

12:00etan lorategi historiko-artistikotik eta Bertizko jauregitik bisita gidatua.

18:00etan Doneztebeko Mendi Abesbatzaren kantu emanaldia Bertizko lorategian.

Egun osoan, lehenengo landare azoka eginen dute Bertizen, Baztan-Bidasoaldeko artisautza eta nekazaritzako elikagaien feria eta jauregian, Itxusi argazki elkartearen eskutik argazki erakusketa izanen da. Modu berean, ordaindu beharreko jarduerak izanen dira Baztan Trek (rokodromoa), Bidasoko Pedalak (bizikleta elektrikoen alokairua) eta Mírame, Navarra al natural elkartearen eskutik.

Egun horretan, lorategi historiko-artistikoaren sarrera doan izanen da 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun