Iaz urtea beltz hasi zuen Narbarteko gazteak, urte hasieran belauneko lotailu edo ligamentuak hautsi eta 5 hilabetetaz geldirik egon behar izan baizuen. Gainera, ez zioten rugbian jarraitzeko esperantza handirik eman. Baina lan gogorraren ondorioz lesiotik errekuperatu eta ez hori bakarrik, errugbian jolasten ere hasi zen. Denboraldi honetan, Baztango Menditarrak BRT taldearekin Play Offean jokatzeko aukera izan zuen eta joan den urteko taldearen, alegia Ordiziako errugbi taldearen deia izan zuen Euskal Herriko lehen mugarteko txapelketan aritzeko. Aukera ederki aprobetxatu zuen narbartearrak eta maila ona erakutsi zuen. Egindako entseiua eta euskal selekzioaren deia izan ziren bere lanaren emaitza. Azkenik, ekainaren 4an Euskal selekzioak jokatutako Galeuskat rugby cup txapelketarako konbokatua izan zen. Bertan, euskal selekzioak Galiziaren aurkako norgehiagoka jokatu zuen. Euskaldunak nagusitu ziren 20-12ko emaitzarekin. Arretxeak, bigarren zatian jokatzeko aukera izan zuen. Gustura geratu zen erakutsitako mailarekin eta bizitako esperientziarekin. Gainera, harmailan lagunen babesa izan zuen Narbartearrak. Hori nahikoa ez eta Nafarroako Gobernuak, bertze hainbat kirolarekin batera Nafarroako goi mailako kirolari izendatu du Asier Arretxea.