Bisitari kopuru horretatik %30 Nafarroatik bertatik hurbildutakoa zen, %60 estatuko bertze komunitateetatik etorria eta gainerakoak atzerritarrak. Bisitarien erditsua taldeko bisita gidatuetan etorri zen, halako 132 talde hurbildu baitziren Bertizera.
Añeriko lorategiaren egokitzea
Joan den urteko ekintzak aztertzeaz gain, aurten egiten ari direnak ere errepasatu zituzten bileran. Zehazki, Tenientxearen gibeleko aldean, lorategi botanikoaren eremutik kanpo dagoen Añeriko lorategiaren egokitze lanak urte bukaera baino lehen akitzea espero dute. Ondotik, publikoari zabalduko zaio.