Joan den maiatzeko hauteskundeetan ez hautagairik aurkeztu Legasako kontzejurako, ezta sei hilabeteren buruan egin zen bigarren deialdian ere. Hala, hilabete honetan Nafarroako Gobernuak batzorde gestore bat izendatu du. David Andresena Ariztegi, Aitor Zelaieta Mikelarena, Joseba Etxepare Garziarena eta Asier Hernandorena Lizasok osatzen dute gestorea.