Bertizko bisitarien jatorriari dagokionez, % 35 Nafarroakoak ziren. Gainerako autonomia erkidegoen artean, Euskal Autonomia Erkidegoko bisitariak nabarmendu behar dira (% 19). Atzerritarrei dagokienez, gehienak Frantziatik etorri ziren.
Bertzeak bertze, bileran, azpiegitura, erabilera publiko eta kontserbazioan 2014an egindako jarduerak eta ekintzen berri jakin da, eta 2016rako aurreikusitakoak eztabaidatu. Haien artean, parkeko produktuen linea baten garapena nabarmendu behar da, bai eta erabilera publikorako Añeriko lorategia akituko dela ere.
Bertizko Parke Naturalak kalitatezko Q marka du. 2014an egindako auditoriak 9,7 puntu eman zizkion (10 puntu eman zitezkeen gehienez). Gainera, gogora ekarri behar da, berriki Tripadvisor-en Bikaintasun Ziurtagiria lortu duela. Turismoa eta bidaiak sustatzeko arloan, mundu-mailako webgune garrantzitsutzat jotzen da hura.
Bertizko Parke Naturalaren helburuak honako hauek dira: paisaia natural, flora eta ekosistema guztiaren osotasuna babestea, naturari lotutako ekosistemen interpretaziozko hezkuntza-jarduerak sustatzea, eta kultur, aisialdi eta turismoko intereseko jarduerak sustatzea, bertzeak bertze.
2015eko lehen hiruhilekoan, 33.000 bisitari jaso ditu parkeak, beraz, joan den urteko markak hausteko bidean da.