Diana Iniestaren margolanak Bertizko jauregian ikusgai izanen dira

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 29a, 10:08

Diana Iniestaren lan berriak ere ikusgai izanen dira Bertizen.

Urriaren 1etik azaroaren 2ra, “Nire basorako bozetoak” izenburupean

Erratzun bizi den Diana Iniesta margolari kataluniarrak “Nire basorako bozetoak” margo erakusketa eginen du urriaren 1etik azaroaren 2ra Bertizko Natur Parkeko jauregian.

 

Uztailean eta abuztuan Erratzun ikusgai jarri zuen lanaren aukeraketa bat eginen du Bertizerako. Horietaz gain, naturan egindako estudio serie berri bat ere zintzilikatuko du, dena erakusketari goiburua ematen dion ideiarekin antolatua: “Nire basorako bozetoak”.

Egunero, 10:30etik 13:30era eta 16:00etatik 17:00etara ikusgai izanen da erakusketa. Informazio +

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun