Ate Irekien Eguna ospatuko dute ekainaren 7an Bertizeko Natur Parkean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015eko ekainaren 5a

Eskulangileen eta nekazaritza elikagaien postuak egun osoan jarriko dituzte igandean.

Egun osoan eskulangile eta nekazaritza elikagaien azoka izanen da, bisita gidatuak eskainiko dituzte eta aktibitate enpresen informazio-mahaiak

Joan den urrian ospatutakoaren jarraipen bezala, ekainaren 7an, Nazioarteko Ingurugiro Egunakin bat eginda, Ate Irekien Eguna ospatuko da Bertizko Jaurerriko Natur Parkean igandean. Egun hontan eskualdeko artisautza eta nekazaritza elikagaien azoka ikuskatu ahal izanen da, eta inguruko aktibitate enpresek eskaintzen dituzten aisialdirako aukerak ere ezagutu ahalko dira. 

 

Zonaldeko erakunde eta talde desberdinak Bertizko egun hontan parte hartuko dute beren aktibitateak erakutsiz eta honela, haurrentzako birziklapen saioak, kanpoan egindako pintura saioak, argazkilaritza erakusketa, Lorategi Historiko–Artistikoan, Bertizko Jauregian eta basoan zehar bisita gidatuak ikusi eta egiteko aukera izanen da.

 

Programa

• 10:30ean Ate Irekien Jardunaldiaren hasiera.

• 11:00etan kanpoaldean margoketa saioa ikusgai eta margo erakusketa Jauregian, Baztango margo taldearekin. 

• 11:00etan lorategi historiko-artistikotik eta Bertizko Jauregitik bisita gidatua.  

• 11:30ean Naturaren aurkikuntza bisita gidatua, Mirame! Navarra al natural taldearen eskutik.

• 11:30ean birziklatze tailerrak Birbiraren eskutik.

• 12:00etan lorategi historiko-artistikotik eta Bertizko Jauregitik bisita gidatua.  

• 16:30ean txori kanten tailerra, Mirame! Navarra al natural taldearen eskutik.

• 17:00etan lorategi historiko-artistikotik eta Bertizko Jauregitik bisita gidatua.  

• 17:30ean. herri kirol erakustaldia. Baztan-bidasoa herri kirol taldearen eskutik LARRETXEATARREK antolatua. 

• 18:00etan lorategi historiko-artistikotik eta Bertizko Jauregitik bisita gidatua.   

• 18:30ean. kontzertua HAUSPOLARIEK taldearen eskutik.

Bertzalde, egun guztian artisautza eta nekazaritzako elikagaien feria, argazki erakusketa Jauregian Itxusi elkartearen eskutik eta aktibitate enpresen (Baztan Bidasoa elkartea, Irrisarri Land, Miram! Navarra al natural) mahai informatiboak jarriko dituzte.

Igandean lorategi historiko-artistikorako sarrera doan izanen da, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era. 

 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun