Legasako araztegi berriak Bidasoa ibaiaren tratamendua osatu du

TTIPI-TTAPA 2014ko abenduaren 4a

Nafarroako Gobernuko ordezkariak eta inguruko udal eta herrietako alkateak, Legasako araztegian. Nafarroako Gobernua

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilariak ikusi zituen lanak abenduaren 2an inguruko alkateekin batera

Legasako araztegi berriak Bidasoa ibaiak jasotzen duen hondakin-uren tratamendua osatu du. Abenduaren 2an Landa Garapen, Ingurumen, eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparzak bisitatutako instalazioak guztira mila biztanle inguru dituzten Oronoz- Mugairi, Oieregi eta Narbarteko udalerriei ere zerbitzua ematen die. Ekitaldian parte hartu zuten Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Pérezek; Jose Mari Etxart Bertizanako alkateak, Garbiñe Elizegi Baztango alkateak eta Laura Andresena Legasako alkateak; Jose Nosellas Oieregiko alkateak; Itziar Iriarte Narbarteko alkateak eta Pablo Santerbas Oronoz-Mugairiko alkateak.

Aixtondoko parajean kokatuta, azpiegitura horrek udalerri horietako isuriari erantzuten dio. 2012aren akabailan hasitako lehen fase batean, Legasa eta Narbarteko udalerriak lotu ziren araztegira. Bigarren batean, aurtengo martxotik aitzinera egindakoa, gainerako udalerriak. Zenbaitetan, lotura kolektore batzuk erabiliz egin da: Oronozko iparraldeko hondakin-urak 358 metro luzeko igorgailu baten bidez bideratzen dira, hegoalderako, berriz, 126 metroko beste bat eraiki behar izan da. Oieregin, isuria Tipulatzeko auzoraino eraman behar izan da 439 metro luzeko kolektore batekin. Puntu horretatik, eta 82 metroko beste eroanbide baten bidez, urak ponpaketa-putzu baten bidez eramaten dira araztegiraino. Egungo instalazioa egunean 437 metro kubiko tratatzeko prestatuta dago, eta emari handieneko unetan, ekaitza dagoenean adibidez, egunero 1.049 metro kubiko ere hartzen ditu. 3,4 milioi euro balio du, kopuru horren % 20 Nafarroako Gobernuak finantzatu du eta % 80, berriz, saneamenduko kanonarekin. Kanon hori herritar guztiek ordaintzen dute NILSAk, Gobernuaren enpresa publikoak kudeatutako ur-ordainagiriaren bidez. Sozietate horrek 10 hilabete iraun duen obra ikuskatu du, eta instalazioen mantentze-lanaz ere arduratzen da.

Bertzalde, orain arte Narbarte eta Legasari zerbitzua ematen zioten putzu septikoak eraitsi egin dira; amortizatuta geratu dira 15 urtez baino gehiagoz funtzionamenduan izan ondoren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun