Abuztuaren 30ean auzolana antolatu zen. Bertara 45 bat herritar hurbildu ziren eta hainbat lan egin zituzten, tarteko bide garbiketak baina lan nagusia mendian izan zen, pista moldaketetan eta garbiketetan.
HIRU KILOKO TOMATEA
Aurten herriko baratzeak triste egon dira baina izan da tomate ederrak eman dituenak. Pasa den urtean baratze berean 2,2 kiloko tomatea atera zuten eta aurten 3 kilokoa, baina izan dira kilo terdikoak eta kilokoak ere. Argazkian ikus dezakegu Gaizka 3 kiloko tomatearekin.