Euria eta eguzkiaren gainetik, bestarako gogoa nagusi

Martin BERTIZ 2014ko irailaren 4a

Gazteak etxez-etxe eskean, herri kirol saioa eta haurrendako jokoak ageri dira argazkietan.­ Martin BERTIZ

Bertze behin ere ailegatu eta joan egin dira bestak, bidean bes­ton­doak eta oroitzapenak utziz. Ez ziren modurik onenean hasi bes­tak, bezperan egin zuen­ euria ez zen aproposena bes­tarako, baina jakina, gogoak eguraldiari iraba­zi egin zion. Bezperan eguraldi kaxkarra egin zuen, baina beste egune­tan eguzkia dotore ikusi zen. Hala, bezperan etxez-etxe­ ibili ziren gaz­teak eta segidan zopak izan ziren ostatuan eta hainbat etxe­­tan. 
 
Biharamunean, zaindariaren egunean, meza ondotik, lun­txa­ eta buru­haundiak izan ziren, plazan hau­rren­dako puzga­rriak eta jokoak eta eguerdian gazte bazkaria. Ilunabarrean, berriz, ohikoa bihurtu den tortilla lehiaketa. Igandean hau­rrendako bonba ja­po­nia­rrak eta buru­haun­diak izan ziren eta arra­tsal­dean herri kirolak. 
 
Astelehenean zikiroa izan zen nagusi eta plazan 80 bat lagun bildu ginen. Egunero musikak ere izan zuen tartea bai egunez eta bai gauez ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun