Asteazken ilunabarrean botatako txupinazoarekin hasi zituzten legasarrek bestak. Ondotik musikariekin kalejira egin zuten eta zopak dastatzeko aukera ere izan zuten. Gauez dantzaldia izan zuten Tirri Teryrekin.
Gaur, San Agustin Eguna, egun haundia dute eta goizean Aurorak kantatu ondotik, gosaria egin dute plazan. Diana ere izan dute txistulariekin eta gero Meza Nagusia izan da. Mezaren ondotik luntxa eskainiko dute Kuku Elkartean. Arratsaldez segiko du bestak, eta bertzeak bertze, dantzaldia izanen dute Gaubela taldearekin. Baita gauez ere.
Bihar, ortzirala, goizean akordeoilariekin diana izanen da eta 14:00etan zikiro-jatea eginen dute. Arratsaldez eta gauez Txingudi DJ-a ariko da musika paratzen.
Larunbatean, goizean trikitilariak izanen dira diana eskainiko dutenak. Egun osoan izanen dituzte ekitaldiak eta musika doinuekin herria alaitzeaz Trikidantz taldea arduratuko da, bai arratsaldez eta bai gauez.
Igandean gaiteroak arduratuko dira diana jotzeaz. Bertzeak bertze, kantaldia izanen da Elizagoien ahizpen eskutik.
Egitarau hau behin behinekoa da. Ez dugu definitboa eskuratzerik izan.