Zikiro-jatearekin bukatuko dituzte Narbarten lau eguneko bestak

Ttipi-Ttapa 2014ko abuztuaren 25a

Herri kirolak Narbarteko bestetan.

Gaur goizean plater tiroketa ere eginen dute

Ortziralaz geroztik besta giroan dira Narbarten eta gaur, astelehena, dute hondarreko eguna. Goizean plater tiroketa jokatuko dute eta eguerdian zikiro jatea bertsolariekin alaitua izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Agerralde akordeoilariarekin.

Ortziralaz geroztik besta giroan dira Narbarten, San Felipe Benizioren aldeko bestak ospatzen. Denetarik izan dute azken hiru egunetan: haurrendako jokoak, gazteen etxez etxeko eskea, dantzaldiak, gazteen bazkaria, patata tortilla txapelketa, herri kirolak... Eta gaur, astelehena, dute hondarreko eguna.

10:00etan plater tiroketa jokatuko dute eta eguerdian, 14:00 aldera, zikiro jatea bertsolariekin alaitua izanen da. Arratsaldez eta gauez dantzaldia izanen da Agerralde akordeoilariarekin. Azkenik Gaixoa Ni kantatuko dute eta Agerralderekin kalejira eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun