Kalte handiak utzi ditu uholdeak

Martin BERTIZ 2014ko uzt. 24a, 11:40
Bideetan, etxeetan eta belagietan kalte nabarmenak utzi ditu uholdeak. Martin BERTIZ

Belagietatik hainbat silo eraman ditu urak eta zuhaitzak zainetatik ateri

Uztailaren 4an izandako uholdeak utzitako ondorioak herrian ere ederki nabaritu dira. Jakina den bezala ez zen bertan izandako euriarengatik izan  baizik eta Baztanen bota zuenarengatik.
 
Kalteak nabarmenak izan dira, Bentuneko eta Petixeneko etxekoei zurginan belagian pilaturik zituzten 70 bat silo bola urak eraman eta hondatu egin zizkien; Albinekoei Giltxaur­degin zituzten 30 urteko hiru giltxaur zain irauli zien, Argiñenekoei Erro­ta ondoan duten belagian egur pila hedatu zien eta paretetan kalte ederrak izan zituzten; Errota ondoko kiwi plantazioak ere kalteak izan zituen, Errotan bertan ura sartu zen, Marinon etxekoak goiz hartan beteta zuten gasoil tankea eraman zien eta Lakoizketakoei Lanbaseko belagiko hesia hondatu eta bertan zituzten 20 silo bola eraman.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun