Ekainak 21an kurtso bukaerako bazkaria egin zen. Goizean sei kilometroko mendi ibilaldia egin zuten haur eta gurasoek Bertizen; eguerdian denak gosetuak plazan bazkaria izan zuten. Bazkalondoan beroa zegoela eta mangera atera eta haurrak freskatu egin ziren, jarraian kurtso guztian ateratako argazkiak ikusi ziren.