«Lehen partidaren aurretik beldurra nuen baina jokatuta pasa zitzaidan»

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 26a

Asier Arretxea erasoan, Ampo Ordiziarekin jokatutako partida batean. PEDRO CHURRUCA

1987ko otsailaren 12an Narbarten sortua da Asier Arretxea. Duela hamar urte hasi zen errugbian jokatzen Baztan Rugby Taldearekin. Aurten, Ohorezko mailan Ordiziarekin jokatzeko aukera izan du eta sekulako denboraldia burutu du ohorezko mailan. Hirugarren lerroan jokatzen du, aurrelari, eta hasieran taldean sartzea kosta bazitzaion ere, azkenean titular postua lortu eta partida guziak jokatu ditu, titulurako play-offekoak barne. Titulurik ez irabaztea izan da, hain zuzen, gelditu zaion arantza bakarra.
 
BRTtik Ordiziarako urratsa nahiko zaila egin zitzaiola onartu digu Arre­txeak: «Orain urtebete jaso nuen deia, eta onartzea erabaki nuen, nahiz eta duda askorekin, aukera polita zela banekien baina baita jokatzea hagitz zaila zela ere. Ordiziak  atzerrita­rrez indartzen baitu bere taldea». Hortaz, salto handia somatu du bai mailari dagokionez, baita eskakizunei dagokionez ere: «Hasieran astean lau entrenamentu nituen, gehi aparte gimnasioko sesioak, nire­tzat behar beharrezkoak direnak, ni nahiko gorpuzkera txikikoa bainaiz. Eta mailari dagokionez, oso gogorra egin zitzaidan aurkariak handiagoak zirelako eta plakaje eta kontaktuak puxkaz gogorrak zirelako. Lehenengo partida au­rretik beldurra eta dena pasa nuen jokatu ala ez pentsatuz, baina joka­tzera atera orduko, dena ahaztu zitzaidan» gogoratzen du irriz.
 
Tituluen borrokan mur­gildua egoten den Ampo-Ordizia taldean lehenengo urtean lekua egitea eta minutuak jokatzea zaila izan da Narbartekoarentzat, baina lortu du azkenean: «Hasieratik minutuak jokatu ditut, nahiz eta parti­da bat edo bertze banki­llotik ikusi, eta denboral­di erdian taldea pixkat jautsi eta aldaketa ba­tzuk egin zituen entrena­tzaileak eta orduan eman zidaten aukera titular moduan joka­tzeko. Eta aukera aprobetxatu nuenez, hortik aurrera denak titular jokatu ditut, play off-ekoa barne. Baina hori man­ten­tzeko lan asko egin behar izan dut, bai zelaian eta bai gimnasioan».
 
Halere, arantzatxoa ere sartua dute taldean, aurten ez baitute titulurik lortu. «Ba bai, dezepzio handia izan da –onartu digu Arretxeak–. Kopan batez ere azkeneko bi urteotan kopa irabazi baitzuen Ordiziak, eta gainera kontuan hartuz atzerritar de­xente dauzkagula helburu horiek bete­tzeko». 
 
FUTBOLA VS. ERRUGBIA
«Ezin dira konparatu futbola eta errugbia, eta mugitzen duten dirutza aldetik eta gutxiago. Hemen ia ez da errugbirik 
ikusten eta pena da, Iparraldean nola bizitzen den ikusita»

ZALEEN BABESA
«Kopako finalerdian zortzi autobus joan ziren Goierritik Valladolidera guri animatzera. Hori eskertzekoa da eta 
neretzat esplikaezina. Horrenbertze jende zure izena oihukatzen aditzea izugarria da»
 
EUSKAL SELEKZIOAN
 
Ordiziarekin egin duen denboraldiak, halere, ezusteko saria ere ekarri dio Arretxeari, euskal selekzioaren deia jaso baitu. «Ez nuen hala­korik espero eta ilusio handia egin zidan, nahiz eta ezin izan dudan jokatu lesio baten ondo­rioz. Ordiziako fisi­oek ez zidaten joka­tzen utzi». Eta etorkizunera begira, heldu den denboraldian ere Ordizian segitzeko eskain­tza jaso du eta oraindik erabaki gabe baldin badu ere, bertze urtebetez segituko duela pen­tsatzen du. Profesional moduan aritzea ere gustatuko litzaioke, bertze lan batekin bateratzea zail ikusten baitut: «Orain langabezian nago eta hori aprobetxatu dut».
 
Errugbian gehien gus­­tatzen zaiona zer den galdetuta, «plaka­tzea, toucha (alboko sakea) eta hirugarren denbora, hau da, partida bukatu eta gero egiten den bi taldeen arteko merendua» aipatu dizkigu. Hori bai, ezin omen dira konparatu Baztango hirugarren denborak eta Ordiziakoak, «Baz­tangoak hobeak» dio. Goierrin afizioak Ordizia errugbi taldeari ematen dion babesa ere azpi­marragarria irudi­tzen zaio. «Adibidez, kopako semifinaletan 8 autobus joan ziren Vallado­lidera partidara guri animatzera. Hori esker­tze­koa da eta niretzat esplikaezina. Horrenber­tze jende zure izena oihu­katzen aditzea izugarria da».
 
Nahiz eta askoren­tzat kirol ezezaguna izan edozeinek praktika dezakeela ere jakinarazi du Arretxeak, «azkarrak nahiz pisutsu­ak izan, edozeinek joka dezake postu desberdi­nak baitaude eta jendeak proba­tzeko nahikoa du ortziral arratseko 8etan Lekarozko zelaitik pasa, ikusi eta probatu».
 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun