Giro bikaina izan zen Narbarteko Egunean

Martin BERTIZ 2014ko ekainaren 26a

Argazkian ageri denez, eguraldi bikaina lagun zela ospatu ziren Narbarteko Egunaren ekitaldi guztiak. Martin BERTIZ

Guraso Elkarteak antolatua

Eguraldiak lagunduta ekainaren 7an egun ederra izan genuen he­rrian. Hasieratik nabaritu zen bestarako gogoa bazegoela. Eguna haurtxoendako jokuekin hasi zen eta dan­tzan, marrazten eta jostailuekin aritzeko aukera izan zuten. Aldi berean, hamarrak aldera frontenis txapelketako finalak jokatzen hasi ziren, lehenik emakumezkoak eta ondoren gizonezkoak.
 
Ordu bietarako sagardotegi mobilak dena prest zuen eta jendea bazkaltzen hasi zen. Bazkari eder eta luze baten ondoren, giroak ostatu atzekaldeko patioan jarraitu zuen. Bertan orkestrak bere musika tresna guztiekin eta ostatuko Txemak eta Barbarak eguraldia probextuz jarri zuten ostatu ttiki batekin giro ezin hobea lortu zen. Zazpiak aldera fronteniseko txapeldunei sariak banatu zitzaizkien eta afal­tzeko xolomo eta xin­gar bokatak izan ziren. Besta bakoitzak nahi izan zuen arte luzatzeko modua izan zen.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun