Ekitaldi ugarirekin burutu zen Kultur Astea

Martin BERTIZ 2014ko ekainaren 12a

Bertizen bazkaria izan zuten ttikienek, Kultur Astearen baitan. Martin BERTIZ

Guraso Elkarteak antolatua

Maiatzeko azkeneko astea kulturarendako gordeta zegoen eta halaxe izan zen.
Astelehenean bederatzietatik ordu batak arte foruzaingoak ekitaldia antolatu zuten, bertan zirkuito batzuk antolatu zituzten bizi­kletakin ibiltzeko eta haurtxoei segurtasun neurriak erakusten saiatu ziren.
 
Asteartean berriz zientziak eta gastronomiak izan zuten beren eguna. Bi orduetatik laurak arte haizea eta urarekin esperimentuak egiten aritu ziren eta ondoren “chef txikienak” prestatutako pintxoak dasta­tzeko aukera izan zuten. Asteazkenean hamaiketatik eguerdira arte irratsaioa zegoen.
 
Ostegunean haurtxo txikienak Bertizera kanpaldira joan ziren eta bertan Ituren eta Legasako haurtxoekin elkartu ziren. Arratsaldean Eduardo Gil Bera idazleari elkarrizketa egin zitzaion. Hiruetatik laurak arte egon zen irra­tsaioan.
 
Amaitzeko ostiralean Bertizera ateraldia prestatua zegoen, baina eguraldi txarra zegoenez astelehenerako utzi zuten eta bazkari batekin amaiera eman zitzaion aurtengo aste kulturalari. Esan beha­rra dago egitaraueko ekitaldiak herriko guraso elkarteak antolatuak izan direla. 
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun