Bertizaranako Eguna ezean Narbartekoa ospatuko da

Martin BERTIZ 2014ko maiatzaren 29a

Joan den urteko Bertizaranako Eguna. Aurten ez da eginen. Artxiboko argazkia.

Sagardotegi bazkaria izanen dute

Bertizarana egunari amaiera emateko  erabakia hartu da aurten, baina nonbait he­rrian besta grina badago eta ekainaren 7an herriaren eguna antola­tzea erabaki da. Denek parte hartzeko moduko egitaraua egin da.
 
10:00etatik eguerdira arte haurrendako puzgarriak izanen dira. Aldi berean frontenis txapelketako hiru finalak jokatuko dira. 13:00e­­tan sari banaketa izanen da eta segidan sagardotegi bazkaria (txartelak dendan eta ostatuan erosi daitezke; helduenak 34 euro eta haurrenak 10 euro balio dutela). Bazkalondoa, Djaren eskutik eramana egonen da. Arra­tsaldean haurtxoak badute beren momentua eta seiak aldera txokolatada antolatua dago. Gauean bokatak eta ondoren Dj aren emanaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun