Bertizaranako Eguna ezean Narbartekoa ospatuko da ekainaren 7an

TTIPI-TTAPA 2014ko ekainaren 5a

Aurtez ez da Bertizaranako Egunik izanen, baina bai Narbartekoa. Artxiboko argazkia

Sagardotegi bazkaria izanen dute

Bertizarana egunari amaiera emateko erabakia hartu da aurten, baina nonbait Narbarten besta grina badago eta ekainaren 7an herriaren eguna antolatzea erabaki dute. Denek parte hartzeko moduko egitaraua egin da.

10:00etatik eguerdira arte haurrendako puzgarriak izanen dira. Aldi berean frontenis txapelketako hiru finalak jokatuko dira. 13:00etan sari banaketa izanen da eta segidan sagardotegi bazkaria (txartelak dendan eta ostatuan erosi daitezke; helduenak 34 euro eta haurrenak 10 euro balio dutela). Bazkalondoa, Djaren eskutik eramana egonen da. Arratsaldean haurtxoak badute beren momentua eta seiak aldera txokolatada antolatua dago. Gauean bokatak eta ondoren Djaren emanaldia izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun