Arozkenea baserrian etxebizitzak egiteko egitasmoa lantzen ari dira Legasan

TTIPI-TTAPA 2014ko maiatzaren 15a

Zer eskari dagoen jakiteko galdetegia banatu dute herritarren artean

Legasako Arozkenea baserrian etxebizitzak egiteko egitasmoa lantzen ari dira. Tolosako Otegui Eraikuntzak enpresak egin du proposamena eta eskaintza eskariari egokitzeko asmoz, herritarren artean galdetegi bat banatu dute.

Herritarren beharrak zeintzuk diren neurtzea da asmoa: etxebizitzen azalera, gela kopurua, trastelekurik nahiko luketen… jakin eta proposamenak biltzea. Erantzunak maiatzaren 26a baino lehenago jasoko dituzte Legasako kontzejuan edo otegui@oteguieraikuntzak.com helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun