Abenduaren 15ean, Mari Domingi etorri zen haurtxoen gutuna jasotzera Olentzerori eramateko. Arratsaldean elkartu ziren haur eta guraso koadrila eta kisulabera joan ziren. Bertan, Mari Domingirekin elkartu, gutunak eman eta eguberritako kantak abestu ondotik, plazara abiatu ziren. Han, Zubietako talogileak zeuden eta ederki afaldu zuten denek.
Olentzeroa, berriz, haize eta euriarekin etorri zen, baina ez zuen hutsik egin. Puntual-puntual jeitsi zen menditik Gorriti auzora eta plazako bidea hartu zuen. Alkateak herriko etxe guztien giltzak eman zizkion eta ondoren herritarrekin eta musikariekin herrian barna kantari ibili ziren. Trinketean denendako merendua izan zuten eta ondoren Olentzero lanean hasi beharra zela eta abiatu egin zen.