Asier Arretxea Bidegain narbartearra errugbian ari da aspaldian. Joan den denboraldira arte Baztan Rugby Taldean ari zen, baina Ohorezko Mailan jokatzen duen Ampo Ordizia taldearen eskaintza jaso ondotik, Baztango taldea utzi eta talde gipuzkoarrarekin fitxatu du. Joan den urtean kopa irabazi zuen Ampo Ordiziak eta aurtengo helburua liga eta kopa irabaztea ditu, estatuko talde sendoenetakoa baita. Ez doa gaizki, gainera, bigarren baita momentu honetan Espainiako ligan.
Narbartarra, gainera, uste baino minutu gehiago jokatzen ari da eta azken partidan titular moduan jokatu du. Zorionak anka-xuri eta disfrutatu!