Eguberriak

Martin BERTIZ 2013ko abenduaren 13a

Eguberriak gainean ditugu eta herriko guraso elkarteak bestetako egitaraua prestatu du. Abenduak hamabostean Gorritti auzoan dagoen kisulabera Mari Domingin etorriko da Olentzerorendako gutunak biltzera eta nahi duen guztiak emateko aukera izanen du. Ondoren herriko plazan taloak dastatzeko aukera egonen da.
 
Abenduaren 24ean goiz partean, plazan atsaldin Olentzerorikin kalejira egiteko erabiliko diren gurdiak prestatzeko bolondresak beharko dira.
 
Bazkalondoan hiru eta erdiak aldera urtero bezala Olentzero eta bere laguntzaileak menditik Gorriti aldera jau­tsiko dira eta kantu taldearekin, musikalariekin eta herriko jendearekin elkartu ondoren kalejirari hasiera emanen zaio. Bost eta erdiak aldera trinketean denendako merendua  izanen da eta bertan guraso elkarteak zozketatzen dituen zaretoa eta bi afariei jabea paratuko zaie.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun