Hotza eta euria izan zen aurtengo San Andresetako protagonista nagusia, baina hori ez zen nahikoa izan jendeak bestarako zeukan gogoa baretzeko.
Goiz partean altxaferu soinuakin hasi zen besta giroa. Lehen orduan meza izan zen nagusi eta segidan, bazkariari bidea irekitzeko luntx eder bat eman zuten ostatuan. Bi orduak aldera hirurogei bat lagun bildu ziren ostatuan bazkaltzeko eta bazkalondoa Agerraldek alaitua egon zen. Besta giroa arratseko ordu txikiak arte luzatu zen.
Jendea dantzaka zebilen bitartean haurtxoak bere momentua bizi izan zuten, bostetan ipuin kotalariak eta ondoren txokolatada ederraz gozatzeko aukera egon baizen.