Malerrekako Literatur Solasaldien aurtengo azken saioa egin zuten azaroaren 21ean Narbarteko Herriko Etxean. Peru Magdalena idazlea izan zuten gonbidatua, eta Egia esan bere liburuaz aritu ziren.
Idazleak liburuaren inguruko azalpen bat eman ondotik, bildutakoek liburuaren inguruko inpresioak, zalantzak eta gainerakoak kontatu zituzten. Akitzeko, liburuan lantzen diren zenbait gairen inguruan eztabaidatu zuten: bidaiatzea, sinesmenak, literatura…
Hurrengo solasaldia 2014an izanen da. Malerrekako Euskara Batzordetik eskualdeko literaturzale guztiak animatu nahi dituzte Literatur Solasaldietan parte hartzera. Azpimarratu nahi izan dute irakurtzen dituzten liburuak guztien artean aukeratzen dituztela. Gaineratu dutenez, «liburua aukeratzeko bi irizpide hartzen ditugu kontuan, idazlea gurera etortzeko prest egotea eta liburua euskaraz idatzita egotea».