Malerrekako literatur solasaldiak Narbartera ailegatuko dira azaroaren 21ean

TTIPI-TTAPA 2013ko azaroaren 19a

Peru Magdalena idazlearekin bilduko dira ortzegun arratsaldeko 7etan

Malerrekako literatur solasaldien baitan, Peru Magdalena idazlearekin solasean bilduko dira azaroaren 21ean, ortzegun arratsaldeko 7etatik aitzinera Narbarteko Herriko Etxean. Egia esan liburua izanen dute hizpide.

Malerrekako literatur solasaldien baitan, Peru Magdalena idazlearekin solasean bilduko dira azaroaren 21ean, ortzegun arratsaldeko 7etatik aitzinera Narbarteko Herriko Etxean. Egia esan liburua izanen dute hizpide.

Peru Magdalena 1980an sortu zen Abadiñon eta Egia esan liburuaren aitzinetik (Elkar, 2013), Lille (Elkar, 2006) eta Hutsik (Elkar, 2008) idatzi zituen.

 

Liburuaren sinopsia:

“Egia esan”, aho biko labana liburu honetan: hizketarako erabiltzen den makulua batetik, ederraren bilaketan egia oztopo ez baizik bidelagun agertzeko nahia bestetik.

Aita desagertu zenetik hankamotz dabil Kimu semea. Barruko puzzlea berregin eta aitaren zuztarretaraino heldu guran, aitak aspaldi eginiko bidaia berregiten du, hark bidaian zehar idatzitako koaderno beltza lagun.

Aita zoroa, aita artista, aita ganorabakoa, aita bizizalea. Haren lorratzari segika, ezinbestean, norbere barruraino doan bidaia batean murgilduko da Kimu.

Narrazioari harilkatutako era askotako testuak erabili ditu egileak –kantak, poemak, jendearen lekukotasunak–, hegaldi baten antza hartzen dutenak: itxuraz xede jakinik ez baina beti gora, libre, gure begien menera eta aldi berean gure eskuetatik urrun…

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun