Giro polita ekarri digu udazkenak herrira

Izaskun ETXART 2013ko azaroaren 14a

Usoak direla eta ez dilera jendea mendian ibili da, ehiztariak eta haien ingurura hurbil­tzen direnak giroan gustura egon dira men­diko postu,  xoko, malda, bide, borda eta otorduetan. 
 
Gaztainak biltzen ere ibili ziren haur, guraso eta irakasleak. Urriaren 31n, ortzegun arra­tsaldean mendira joan eta gaztainak bildu zituzten. Menditik itzul­tzerakoan elkartean merendu afaria egin zuten eta  gaztainak ere jan zituzten gustura.
 
Eta urriaroan ere he­rrian bertan ikastaro ba­tzuk egiteko aukera sortu da: pandereta eta trikitixa eta zumba. Pandereta, asteazkenetan 3etatik 4etara eta trikitixa, asteazkenetean 4etatik aintzinera eta ortzegunetan 5etatik 6etara. Eta zumba, astelehen eta asteazkenetan 6etatik 7etara eta astearte eta or­tzegunetan 7etatik 8etara. Denak Legasako eskolan ematen dira.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun