Pasa den abuztuaren 31n auzolana egin zen mendiko pistak garbitzeko. Urkide, Meate, Otaltzu eta Enaburura doazen bideak garbitu eta konpondu ziren. Berrogei herritar bildu ziren egun guztia iraun zuen lan jardunaldian eta ostatuan egin zen afari batekin akabila eman zitzaion aurtengo auzolanari.