Bestak ederrak aurten ere

Martin BERTIZ 2013ko irailaren 6a

jendea gustura gelditu da aurtengo bestekin ere. Martin BERTIZ

Ibargarai zena, Elizagoien eta Arruti omendu dituzte bestetan

 Ailegatu eta joan egin dira urtero bezala bestak, baina tartean giro ona eta besta egiteko egun ba­tzuk utzi dizkigu. Gustura gelditu da jendea.
 
Aipatzekoa, ostatuan emandako zopak, oso goxoak baitzeuden; edo haur jokoak eta bonba japoniarrak, gaztetxoen gustuak ase zituztenak; edo mus eta partxis txapelketa, bestetako egitarauan bere lekua hartua dutenak; ez gara ahaztuko Zopilotesen kontzertuan bildu zen jende kopuru majoaz; edo zikiroan sortu zen giro pa­­regabeaz; eta nola ahaztu herri kirolak eta bertan egin ziren bi omenaldiez. Bat aurten joan zaigun Pello Ibargarairi egindakoa, hainbeste urtez he­rri kiroletan parte hartua eta bestea, Bittor Elizagoien eta Esteban Arru­ti­ri eman zitzaizkion artisau lanak, hainbes­te urtetan erakutsi duten borondateagatik. Bi lanak Mañolo Ibarra­ eta Antonio Perezek, herritarrak biak, eginak ziren.
 
Honenbestez, hu­rrengo urteko besten esperoan geldituko gara, ea aurtengoak bezain ederrak izatea lortzen dugun.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun