Abuztuaren 27an, asteartean, bota zuten altxaferoa Legasan eta ez da animaziorik falta izan azken geroztik Legasa aldean. Besta egitaraua larunbatera arte luzatuko da eta besteak beste, ortziralean zikiro jatea izanen dute eta harri-zulatze apustua larunbat arratsaldean. Gero, hurrengo asteburuan, Santa Leokadia eguna ospatuko dute. Hona hemen datozen egunetako egitaraua:
Abuztuak 30, ortzirala
10:00 Argisoinuak. 11:00 Haurrendako jokoak. 14:00 Zikiro jatea. 17:00-23:00 DJ Txingudi. 00:00etatik aitzinera Dantzaldia.
Abuztuak 31, larunbata
10:00 Argisoinuak. 11:00 Laxoa partida. 18:00 Harri-zulatze apustua eta erakustaldia. 21:30 Suzko zezena. 20:00-22:00 Dantzaldia AIERRIK taldearekin. 00:00-01:00 Rock kontzertua. Ondotik Dantzaldia AIERRIK-ekin eta Gaixoa ni.
Irailak 7, larunbata SANTA LEOKADIA BEZPERA
20:00 Altxaferoa. 21:00 Zopak.
Irailak 8, igandea SANTA LEOKADIA EGUNA
11:00 Meza Nagusia. 14:00 Bazkaria. Arratsaldean Akordeoilaria.