Udako besten lekukoa Narbartek hartuko du ortzegun honetatik aitzinera, San Felipe Benizio bestak ospatzeko. Igandera arte, hainbat ekitaldi izanen dituzte.
Abuztuak 22, ortzeguna, Bezpera eta Haurren Eguna
10:00etan haurren jokoak. 11:00etan gosaria. 12:00etan txupinazoa eta ezkil jotzea bestei hasiera emateko. Ondotik, herriko gazteak etxez-etxe ibiliko dira trikitilariekin alaituta. 15:00etan haurrentzako koltxonetak, zezen mekanikoa eta tailerrak, Jokulandiaren eskutik. 17:30ean txokolatada. 21:00etan zopak Herriko Ostatuan. 00:00etan dantzaldia BIXENTE akordeoilariaren eskutik.
Abuztuak 23, ortzirala, San Felipe Benizio eta Gazteen Eguna
08:00etan Aurorak. 11:00etan Meza Nagusia, San Felipe Benizioren ohorean. Ondotik, luntxa Herriko Ostatuan. 14:00etan gazteen bazkaria Herriko Ostatuan. 17:30ean Mus eta Partxis lehiaketa. 18:00etan dantzaldia AGERRALDE akordeoilariaren eskutik. 20:30ean patata tortilla lehiaketa. Ondotik, afaria herriko plazan. 00:00etan kontzertua ZOPILOTES taldearekin. Ondotik, dantzaldia AGERRALDE akordeoilariarekin.
Abuztuak 24, larunbata, Zikiro jatea
12:00etan bonba japoniarrak haurrentzako. 14:00etan zikiro jatea Iñaki Aleman, Bittor Elizagoien eta Manolo Arozena bertsolariekin. 18:00etan dantzaldia MENDIBERRI akordeoilariaren eskutik. 00:00etan dantzaldia AIERRIK taldearen eskutik.
Abuztuak 25, igandea
12:00etan bonba japoniarrak haurrentzat. 18:00etan Herri Kirolak. Herriko gazteen arteko desafioa. Ondotik, dantzaldia IRUNE ETA ITXASO ahizpen eskutik. 23:00etan Gaixoa Ni, bestei amaiera emateko.