Dozenara ailegatu da bailarako eguna, herrien arteko harremanak elkar lotzeko momentua. Hamabi urte igaro dira lehen aldiz Legasan Bertizaranari ohore egin zitzaionetik eta aurten berriro hasi zen tokira itzuli da besta. Eguraldi pattala ez zen arazoa izan ekitaldiak aurrera eramateko, ekitaldi guztiak frontoian egin zituztelako. Gosaritik hasi, musa, bazkaria, haur jokoak, bertsolariak, trikitilari eta musikariek giro ederra jarri zuten. Erran beharra dago frontenis finalak Mugairiko frontoian jokatu zirela.