Bertizaranako Eguna ekainaren 1ean ospatuko da Legasan

Martin BERTIZ 2013ko mai. 31a, 14:19
Eguraldiak laguntzen badu, giro ederra izanen da aurten ere Bertizaranako Egunean. Utzitako argazkia

Julen Zelaieta eta Iñaki Aleman ariko dira bertsotan bazkarian

Legasa, Narbarte eta Oieregik osatzen duten Bertizarana bailarak, bere eguna ekainaren 1-ean ospatuko du. Joan den urtean Narbarten ospatu ondotik, Legasaren txanda ailegatu da. Hainbat ekitaldi antolatu dira larunbatean adin guztietako herrita­rrentzat. Hona hemen egitaraua:
 
• 9:00 argi soinuak Narbarte, Legasa eta Oieregin.
• 10:00 gosaria. Ondoren mus txapelketa.
• Goiz osoan zehar BKZ-ko zuhaitzetan eta puzgarrietan ibiltzeko aukera (gurasoen ardurapean).
• 11:00 Bertizaranako I. Frontenis txapelketako finala.
• 12:30 trikitilariekin kalejira.
• 14:00 bazkaria Legasako plazan, Julen Zelaieta eta Iñaki Aleman bertsolariek alaitua.
• Bazkal ondoren, trikitilariekin kantu zaha­rrak.
• Gauean afaldu nahi duenak bokata jateko aukera izango du (aldez aurretik apuntatu bazkariko txartelarekin batera).
• Arratsalde eta gauean dantzaldia Trikidantz taldearekin.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun